ETA erakundearen agiria.
      GARA eta EUSKALDUNON EGUNKARIAn agertuta 2001eko utzailaren 28a.


      EZTANDA TORREVIEJAN: OLAIA KASTRESANAREN HERIOTZA
      «Euskal Herria zanpatzen duen Espainiaren aurkako borroka operazio armatu batetan hil egin zaigu»

      Olaia Kastresana bere burkidetzat hartzen du ETAk egunkari honi helarazitako azken agirian. Erakunde armatuak «sentitutako mina eta tristura agertzearekin batera» gazte donostiarraren senitartekoei «dolumin sentituenak» adierazi dizkie. ETAk dionez, «Olaia Kastresana burkide gazteak, belaunaldiz belaunaldi beste hainbat euskal herritarrek bezalatsu, Euskal Herriaren independentzia eta sozialismoaren aldeko borroka aitzinatzeko Euskadi Ta Askatasuna erakundean parte hartzea hautatu zuen». Era berean zendu berri den Felix Sarriegi alegiarra omendu du erakunde armatuak bere agiri horretan.

      GARA | DONOSTIA

      Joan den asteartean Torreviejako etxebizitza batean gertaturiko nahigabeko eztandan bizia galdu zuen Olaia Kastresana «ETAren gudaria» zela dio erakunde armatuak egunkari honi helarazitako azken agirian.

      22 urteko gazte donostiarrak, «belaunaldiz, belaunaldi, beste hainbat euskal herritarrek bezalatsu» erakunde armatuan parte hartzea hautatu zuela azaltzen du bere agiri horretan Euskadi Ta Askatasunak.

      Olaia Kastresana «Euskal Herria zanpatzen duen Espainiaren aurkako borroka operazio armatu batetan ari zela» gaineratu du erakunde armatuak.

      Bestalde, Euskadi Ta Askatasunak Felix Sarriegi zendu berri denaren senitarteko eta lagunei bere doluminak eman dizkie.

      Hauxe da hitzez hitz ETAren agiriak dioena:

      «Euskadi Ta Askatasunak agiri honen bidez Uztailaren 24ean Espainiako Torrevieja herrian borrokan hil zaigun Olaia Kastresana ETAren gudariaren heriotza dela-eta, sentitutako mina eta tristura agertzearekin batera bere senitarteko eta lagunei doluminik sentituenak eman nahi dizkie.

      Olaia Kastresana burkide gazteak, belaunaldiz belaunaldi beste hainbat euskal herritarrek bezalatsu, Euskal Herriaren independentzia eta sozialismoaren aldeko borroka aitzinatzeko Euskadi Ta Askatasuna erakundean parte hartzea hautatu zuen; tamalez, Euskal Herria zanpatzen duen Espainiaren aurkako borroka operazio armatu batetan ari zela hil egin zaigu. Eguneroko borrokan, etsigabe aurrera egiteko eta indarberritzeko eredugarri dira Olaia bezalako burkideak eta bere oroitzapena gurekin izanen dugu beti.

      Bestalde, Uztailaren 21ean azken hamalau urteak bere jaioterritik aldendurik bizitzera behartuta izan ondoren, gaisotasun larriz Baionan hil den Felix Sarriegi Mujika Alegiko euskal herritarraren heriotza dela eta bere senitarteko eta lagunei ere bere doluminik sentituenak eman nahi dizkie ETAk agiri honen bidez.

      Bion duintasunezko konpromisoa eta borroka ez dira alferrik izango. Irabaziko dugu!»

      Euskal Herrian

      2001eko Uztailaren 25ean

      Índice home